2026/05/01

Bourbon Kings taldeak abeslari berria aurkeztu du

Atarrabiako Bourbon Kings rap metal bandak abeslari berria dauka: Victor Rubio Estrés errioxarra. Besteak beste, Elenco eta Doltto Soldiers taldeetan ibilitakoa da. Lotura honetan ikus dezakezue bere aurkezpena.

Aaron Da Boozer aurreko kantariak uztea erabaki ondoren, azken bi emanaldiak eskaini zituzten harekin, Def Con Dos ezagunen gonbidatu gisa. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izan zen despedida.

Boskotea berrosatuta, zuzenekoekin jarraituko dute. Hauek dira musikariak: Estres (ahotsa), Julen Dread (gitarra), Mash Up Paik (samplerrak eta programazioak), Jon Bourb On (baxua eta ahotsa) eta Ion Feligreras (bateria).

Gogoratu behar da iazko otsailaren 7an kaleratu zutela Pay To Win laugarren diskoa. 

Hurrengo kontzertuak