Gipuzkoako Brumadensa hardcore/metal bandak hainbat hilabeteetako isilunea hautsi du. Laukotea berrituta itzuli dira.
Mow baxu jotzailea eta Carras bateria jotzailea dira taldekide berriak. Jaiusen eta Jonen lekua hartu dute, hurrenez hurren. Ibon (ahotsa) eta Terry (gitarra eta koroak) dira jarraitzen duten musikariak.
Gipuzkoarrek 2023ko uztailean kaleratu zuten Hildako Amaiera bigarren diskoa.