2024/12/03

Burdina Astintzen: 2025eko maiatzaren 10ean izango da

Heavy metala euskaraz bizi dugulako, Burdina Astintzen jaialdia berreskuratzea eta biziberritzea erabaki dugu. Laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 10ean izango da, Donostiako Larratxo Kultur Etxean. 

Hiru taldek parte hartuko dute jaialdian, eta hiruek lotura zuzena dute euskal heavyarekin. Urtarrilean iragarriko dugu kartela bere osotasunean, eta otsailean jarriko ditugu sarrerak salgai.

Larratxo apropos aukeratu dugu, euskarazko heavy metalari ikusgarritasuna emateko. Izan ere, gaur egun han antolatzen diren jaialdietan euskarak eta euskaraz kantatzen duten taldeek ez dute lekurik.

Burdina Astintzen jaialdia 2004an Soraluzeko gaztetxean, eta 2005ean zein 2010ean Donostiako Guardetxean egin genuen. Beraz, hogei urte bete dira sortu genuenetik, eta hamabost urte beranduago berreskuratuko dugu 2025ean.

Hurrengo kontzertuak