
Tolosaldeko Burni heavy metal taldeak hainbat aldaketa iragarri ditu. Batetik, izena laburtu dute, eta Burni Jotzailek izatetik Burni soilik izatera pasatu dira. Bestetik, boskotea berritu dute Txibe (Kuto eta El Columpio Asesino ohia) baxu jotzaile berriarekin. Igorrek utzitako lekua hartu du.
2024an zazpi abestiz osaturiko aurreneko maketa kaleratu zuten, eta soilik formatu fisikoa eskuratuta entzun daiteke. Orain, bigarren maketa borobiltzen ari dira eta datorren urtean grabatuko dute.
Aldiz, urtebete lehenago, 2023an, elkartu ziren beste hainbat bandetan (Potentor, Kobenio del Metal, Brea, Kantaflor) ibilitako musikariak. Gaur egun, bost kide hauek osatzen dute: Aitor (ahotsa), Aratz (gitarra), Juanan (gitarra), Txibe (baxua) eta Ibai (bateria).