2024/10/18

Bushido hirukoak zorrotik atera ditu katanak

Bidarteko Bushido alt rock/metal taldeak iraila bukaeran kaleratu zuen lehen diskoa. Johann Breton (baxua), Raphael Hiraboure (ahotsa eta gitarra) eta Arkaitz Lavigne (bateria) dira hiru kideak.

Samuraia ageri da lanaren azalean, eta jauzi egin du katanak eskuetan dituela. Katana horien baliokideak dira laneko hamahiru kantak. Azala eta abesti zerrenda jarraian topatuko dituzue:

01. Bushido Blade
02. Marcher seul
03. Interstellaire
04. Ton parfum
05. Le royaume des coeurs
06. Animal
07. Bushido Transmission
08. Terre divine
09. Toxines
10. Ikigai
11. L'extase
12. Annihilation
13. Derniere mision

Musikalki, hirukoak aitortu du rocka dutela oinarri, pop usainarekin, eta distortsioaren presentziarekin. Horren adibide, Bushido Blade kanta, bideoklip batekin estreinatu dutena:

Villabonako Hellbona jaialdian ariko dira gaur, urriak 19, Eraso! taldearen ordez. Bestalde, Metal'O'Ween jaialdian ere parte hartuko dute, datorren astean.

Hurrengo kontzertuak