
Bilboko Crucifucked muturreko metal taldeak Never forget izenburua jarri dio iraupen luzeko bigarren diskoari. Kontzeptuala izango da, eta hitz hauekin aurkeztu dute: "Zortzi abesti. Eguneroko zortzi egoera lazgarri. Egiturazko zortzi tortura".
Hain zuzen ere, zortzi pieza izango ditu lan berriak, eta horiek Karrantzako BlackStorm estudioetan grabatu zituzten Ekaitz Garmendiarekin.
Azala, berriz, Jon Napalm taldekideak osatu du June Hernandezen argazki bat oinarri gisa hartuta.

01. Belt of Saint Erasmus
02. Judas Cradle
03. Heretics Fork
04. Bull of Phalaris
05. The Garrotte
06. Barrel of Death
07. Tripalium
08. Apega of Nabis
The Garrotte izango da lehen singlea, eta urriaren 8an entzun ahal izango da.
Laukotea berritu osteko lehen emaitza izango da. Izan ere, egun musikari hauek osatzen dute Crucifucked: Jon Napalm (ahotsa eta gitarra), Canelo (gitarra), Juan (baxua) eta Vincent (bateria).