2024/10/10

Ealain bandak Tom alderraiaren ibilerak dakartza

Bilboko Ealain folk metal taldeak urriaren 25ean kaleratuko du Leyenda Inmortal bigarren diskoa. Azken asteotan, lanaren xehetasunak ematen aritu dira, eta, gaur, laugarren singlea aurkeztu dute.

Orain arteko bereziena da, batez ere, Saurom taldeko Narci Larak parte hartu duelako. Hauxe duzue El Errante Tom abesti berriaren letren bideoa:

Diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Aitor Ruizekin. Aldiz, Pedro J. Monge arduratu zen ekoizpenaz eta masterizazioaz. Azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Iter ad inferos
02. El barquero fantasma
03. Reino de las sombras
04. Murallas de fuego
05. Lamien xarma
06. El errante Tom
07. Llanto fúnebre
08. Sinfonía del silencio
09. Leyenda inmortal
10. Anima perenne
11. Reunión (Bonus track)

Beste hiru singleak segidan topatuko dituzue, hurrenez hurren: 

Ealain - Murallas de fuego

Ealain - El barquero fantasma

Ealain - Reino de las Sombras

Ealain banda 2021ean sortu zen Bilbon, eta izena gaelikoa da; "artearen sortzaileak" da bere esanahaia. Aldiz, taldea ondorengo sei musikariek osatzen dute: Diego Jaen (ahotsa), Josean Cruces (gitarra eta koroak), Ivan Gines (gitarra), María Olmos (baxua), Aitor Mardaraz (flauta) eta Ivan Cortés (bateria). 2022ko maiatzean Corazón de Mar lehendabiziko diskoa argitaratu zuten. 2024an, berriz, Leyenda Inmortal bigarren diskoa plazaratuko dute.

Hurrengo kontzertuak