2026/02/12

El Reno Renardo ez da Jesu Kristo

Bizkaiko El Reno Renardo laukoteak Queso fresco, queso curado (Maldito Records) disko berriaren bigarren singlea aurkeztu du: Yisuscraist. Izenburuak iragartzen duen moduan, Jesu Kristoren istorioa kontatzen dute. Hori bai, era librean eta ipuin gisa.

Bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Otsailaren 27an argitaratuko dute lan berria, eta aurreratu izan dugunez, berezia izango da: zazpi abesti berri eta berritu dituzten beste zazpi izango ditu.

Diskoa beraien kabuz grabatu dute, eta Tristan Iñiguez arduratu da nahasketaz zein masterizazioaz Bergarako Auryn Studios-etan. Azala, berriz, Xabier Amezaga artistak egin du, beste behin ere.

Sonda anal izan zen lehendabiziko singlea, eta bideoklipa jarrain ikus dezakezue:

Hurrengo kontzertuak