
Iruñeko Electrikeel thrash metal/crossover taldeak Solve et coagula izenburua jarri dio bigarren diskoari. Martxoaren 20an argitaratuko dute Demons Records zigiluaren bidez.
Hamar abestiko lana Ekaitz Garmendiarekin grabatu zuten Karrantzako BlackStorm estudioan. Aldiz, Raccooneyes Art arduratu da azalaren diseinuaz.

01. To The Bitter End
02. Feel The Eel
03. Egomaniac Frenzy
04. Flesh Dematerializer
05. Solve Et Coagula
06. At The Brim Of Madness
07. Caballo Blanco
08. Outlaws From Outer Worlds
09. Mysterious Ways
10. Death In Plastic
2023ko urtarrilean argitaratu zuten Straight Outta Depths iraupen luzeko lehen diskoa, eta jarraian entzun dezakezue:
Electrikeel hiru musikari hauek osatzen dute: Xabier Rekalde (ahotsa eta baxua), Asier Bendoiro (ahotsa eta gitarra) eta Jon Laguna (bateria).