2025/01/30

Estudioan: Killwolf, Saddict, Disharmonik eta Herra

Abesti solteak eta lan berriak grabatzeko gogoari eusten diote Euskal Herriko heavy metal taldeek. Estudioan dabiltzan edo ibili berri diren hainbaten informazioa jaso dugu.

Donostiako Killwolf heavy metal bandak bigarren diskoa grabatu du Haroko Rock Lab Studios-etan. Berriz ere, Dan Diez (Tierra Santa) musikariarekin eta teknikariarekin aritu dira lanean. Udaberrirako argitaratzea aurreikusten dute.

Baionako Saddict groove metal taldea hirugarren diskoa grabatzen ari da Uztaritzen, Eric Dorléansen Notos Productions estudioetan. 2023an kaleratu zuten ReVolt bigarren lana.

Bilboko Disharmonik metal banda bigarren diskoa grabatzen hilabeteak daramatza, eta argitalpena gero eta gertuago dagoela dirudi. The Beginning of Agony lehen lana 2016. urte urrunean kaleratu zuten.

Gasteizko Herra metalcore taldeak abesti berri batzuk grabatzen aritu da Marco Papiz ekoizle argentinarrarekin. Single gisa plazaratzeko asmotan dabiltza.


Aipaturikoak ez dira doinu berriak grabatzen ari direnak. Beste batzuk ere aipatu daitezke: Sugoi, Mise en Abyme, Shallow Waters, Deimocracy, Meliora, Hortzak, Lotura eta Sinmas.

Hurrengo kontzertuak