Euskal Herriko heavy metal talde batzuk abesti berriak grabatzen dabiltza, eta horietako hiru dira duela gutxi estudioko lanetan murgildu direnak.
Donibane Garaziko Odolean black metal banda iraupen luzeko lehen diskoa grabatzen hasi da. Jean Ahizpurua (Chuhastia Films) arduratuko da grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz.
Errenteriako HellMugan groove/thrash metal bandak lehen diskoa grabatzen ari da Nando Barradasekin Astigarragako NekroNan estudioetan. Leku berean grabatu zuten estreinako lan laburra.
Bizkaiko Song of Anhubis gothic metal taldeak hirugarren diskoaren grabazioa berrartu du Asuako Chromaticity Studios-etan. Epe laburrean aurreneko singlea aurkezteko asmoa dute. Dena dela, lehenago beste bertsio bat plazaratuko dute.