Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal taldeak abesti solteak argitaratzeko asmoa berretsi du. Diruaren erreinuan abestia estreinatu berri dute, eta izenburuak agerian uzten du zeri buruzkoa den.
Boskote berrituarekin plazaratzen duten bigarren kanta da, eta hau ere Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute.
Aurretik, Makinak ikasten abestia kaleratu zuten. Adimen artifiziala du hizpide, eta bere erabileraren inguruan hausnartzea proposatu dute.
Etorkizun Beltza banda bost musikari hauek osatzen dute gaur egun: Imanol Orozko (ahotsa), Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Oskar Fernandez (bateria).