
Bilboko Fear Crowd heavy metal taldeak laster argitaratuko du Ecos de oscuridad laugarren diskoa. 25 urteko ibilbidea ospatzeko lana izango da.
Bederatzi abesti izango ditu eta Xanperekin grabatu dute Bilboko Koba estudioan —aurreko diskoaren antzera—. Azala, berriz, Maldigo artistak egin du.

01. Ecos de oscuridad
02. Fuego en mi interior
03. Una y no más
04. Mi única salida
05. Marko Jones
06. Cenizas
07. Ángel Guardián
08. El viento a mi favor
09. La muerte te buscó
Zazpi kanta berri ditu lanak, eta beste bi birgrabatu dituzte: Marko Jones eta Angel Guardián —Marilu (Alma Culter), Malmudena (4 Villains) eta Endika Ortega (Blackhearth) musikarien kolaborazioarekin—. Bestalde, koroak egin ditu diskoan Arnau Coderch (Arnau And The Honky Tonk Losers) musikariak.
2023an plazaratu zuten En Llamas hirugarren diskoa, eta haien Bandcamp atarian entzun dezakezue:
Fear Crowd bost musikari hauek osatzen dute: Leire Garcia (ahotsa), Imanol G. Otaola (gitarra), Iñaki Araluze (gitarra), Gontzal Bilbao (baxua) eta Juaro Perez (bateria.