
Bilboko Fear Crowd heavy metal taldeak apirilean kaleratuko du Ecos de oscuridad lan berria. 25 urteko ibilbidea borobiltzeko diskoa izango da, haien estudioko laugarrena.
El viento a mi favor da lehendabiziko singlea, eta jarraian entzun dezakezue:
Bilboko Koba estudioan grabatu dute Xanperekin —aurreko diskoaren antzera—. Aldiz, Maldigo artistak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. Ecos de oscuridad
02. Fuego en mi interior
03. Una y no más
04. Mi única salida
05. Marko Jones
06. Cenizas
07. Ángel Guardián
08. El viento a mi favor
09. La muerte te buscó
Zazpi kanta berri ditu lanak, eta beste bi birgrabatu dituzte: Marko Jones eta Angel Guardián —Marilu (Alma Culter), Malmudena (4 Villains) eta Endika Ortega (Blackhearth) musikarien kolaborazioarekin—. Bestalde, koroak egin ditu diskoan Arnau Coderch (Arnau And The Honky Tonk Losers) musikariak.
Fear Crowd bost musikari hauek osatzen dute: Leire Garcia (ahotsa), Imanol G. Otaola (gitarra), Iñaki Araluze (gitarra), Gontzal Bilbao (baxua) eta Juaro Perez (bateria).