2025/06/13

Görgar bandak 'Overlord' bigarren singlea dakar

Bilboko Görgar heavy metal taldeak beraien proposamena ezagutzera emateko asmoa dute. Horrela, Overlord bigarren singlea aurkeztu dute. Estreinakoaren ildo beretik, doinu klasikoak eta epikoak gustuko dituzte.

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten martxoa eta apirila bitartean, Pedro J. Mongeren gidaritzapean.

Estudio berean grabatu zuten aurreneko singlea: Nine Lives Stealer.

Görgar banda 2023an sortu zuten, eta 2024an osatu zuten boskotea. Incursed, Deimocracy, Under Silence, Holly Brandy eta Sepulchral taldetan ibilitakoak dira. Hauek dira bost musikariak: Rober (ahotsa), Juan (gitarra), Adrian (gitarra), Iñigo (baxua) eta Andoni (bateria).

Hurrengo kontzertuak