Bilboko Görgar heavy metal bandak Nine Lives Stealer lehendabiziko kanta estreinatu du. Estiloaren izaera tradizionala eta epikoa fantasiarekin uztartu dutela diote.
Boskoteak bi abesti grabatu zituen Asuako Chromaticity Studios-etan martxoa eta apirila bitartean, Pedro J. Mongeren gidaritzapean. Lehena da aurkeztu dutena.
Taldea 2023an sortu zuten Juan gitarristak (Incursed eta Deimocracy ohia), Iñigo baxuak (Holly Brandy ohia), Adrian gitarristak eta Andoni bateria jotzaileak (Sepulchral ohia). 2024. urte hasieran osatu zuten boskotea Rober abeslariarekin (Under Silence ohia).