2025/02/03

Gojira taldeak Metal Ikuskizun Onenaren Grammy saria eskuratu du

Baionako Gojira metal bandak historia idazten jarraitzen du. Metal Ikuskizun Onenaren Grammy saria irabazi zuten atzo, Los Angelesen (AEB). Lapurtarrek uztailaren 26ko Parisko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian eskaini zuten ikuskizuna saritu du AEBetako Grabazio Arte eta Zientzien Akademia Nazionalak. 

Mea Culpa (Ah! Ça ira!) izeneko abestia eskaini zuten, Marina Viotti mezzo sopranoarekin batera. Frantziako Iraultzako Ça Ira pieza herrikoiaren moldaketa da. Horretarako, Victor Le Masne konposatzaile eta ekoizlearen laguntza izan zuten.

Grammy sarien 67. ekitaldia egin zuten atzo, eta Baionakoen laugarren izendapenarekin lortu dute saria. Judas Priest, Metallica. Knocked Loose eta Spiritbox zituzten lehiakide, baina lapurtarrek eskuratu zuten proiharria. 

Hurrengo kontzertuak