2026/09/07

Green Sun Cult laukoteak 'Euskaldoom' diskoa goratu du

Urdulizko Green Sun Cult stoner/doom metal taldeak Euskaldoom diskoa entzungai jarri du. Izenburuak ondo baino hobeto islatzen du lanaren kontzeptua eta proposamena. Baita azalak ere.

Guillermo Cabralesekin grabatu dute diskoa, eta Gorko arduratu da ekoizpenaz. Plataforma digitaletan ez ezik, laukotearen Bandcamp atarian ere topatuko duzue sei abestiko lana. 

Aipatu moduan, bizkaitarrek euskal doom gisa katalogatzen dute beraien musika, eta talde hauek dituzte erreferentzia gisa: Black Sabbath, Monolord, Fu Manchu, Kyuss eta Winhand. 

Green Sun Cult musikari hauek osatzen dute: Gaban (ahotsa eta gitarra), Aizeder (baxua), Urrito (gitarra) eta Oier (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak