2024/10/17

Hellbona jaialdiak azken orduko aldaketa bat iragarri du

Larunbatean, urriaren 19an, egingo dute Villabonako IV. Hellbona jaialdia. Guztira, zortzi taldek parte hartuko dute bi agertokitan banatuta. Kartela iragarri zutenetik, bi aldaketa izan ditu, eta gaur jakinarazi dute bigarrena. 

Eraso! bandak ez du jaialdian parte hartuko osasun arazoengatik. Lapurdiko Bushido taldea ariko da haien ordez. Aurretik, Nunk gipuzkoarrek bete zuten Törheit desagertuen lekua. 

Horiek horrela, Berdura plazan ariko dira Kruddö, Burni Jotzailek, Elbereth eta Bushido, hurrenez hurren, 18:00etatik aurrera. Aldiz, Aljibean joko dute Oxida, Empire Of Disease, Ancient Settlers eta Nunk, 19:00etatik aurrera. 

Hurrengo kontzertuak