2026/04/19

Henkore bandak isiltasuna erail du

Iruñeko Henkore alt metal/metalcore taldeak abestiak pixkanaka aurkezten jarraitzen du. Kill the silence da berriena, eta bosgarrena.

Urtarrilean Zentral 2 aretoan eskaini zuten kontzertuko irudiekin osaturiko eta Henry Menachok egindako bideokliparekin estreinatu dute.

Aurreko kanten antzera, Sergio Rodriguezek grabatu, nahastu eta masterizatu du. Beste hiru abesti plazaratzeko eta denak elkartzeko asmoa du bandak.

Beste lau piezak jarraian dituzue:

Henkore - Poisoned dreams (bideoklipa)

Henkore - Agony (letren bideoa)

Henkore - Restart (letren bideoa)

Henkore - The Edge (bideoklipa)

Henkore taldea musikari hauek osatzen dute: Vanessa Arre (ahotsa), Javier Galar (gitarra), Fermin Quiles (gitarra), Jon Arizaleta (baxua eta garrasiak) eta Iñaki Garro (bateria).

Hurrengo kontzertuak