Arabako Herra metalcore bandak 40 segundu single berria aurkeztu du. Aro berri baten hasiera dela dio boskoteak, musikalki beste urrats bat egin dutelako.
Abestiaren kontzeptua azaldu dute: "Isiltasuna da osasun mentalaren etsairik txarrena. Enpatiarako, ekintzarako eta itxaropenerako deia islatzen du kantak. Zu zeu edo ezagutzen duzun norbait bere buruaz beste egiteko pentsamenduekin borrokan ari bada, laguntza eskatu edo lagundu".
Marco A. Papiz (Donuts Hole) ekoizle argentinarrarekin grabatu eta ekoiztu dute. Aldiz, Alvaro Forondak zuzendu du kantaren bideoklipa, eta jarraian ikus dezakezue.
Singlearen azala, berriz, hauxe duzue:
Zuzenekoei dagokienez, apirilaren 12an Gasteizko Urban Rock Concept aretoan ariko dira, Kritter taldearekin batera.