2024/12/11

Hostoak bandak zuzeneko hirugarren singlea sareratu du

Oarsoaldeko Hostoak taldeak Ostera bigarren diskoaren aurrerapenak plazaratzen jarraitzen du. Lezoko Txerrimuño baserrian zazpi abesti berri grabatu zituzten, Zigor eta Lander Garro anaien gidaritzapean. Horietatik hirugarrena sareratu dute: Geldo.

Beste biak ere jarraian ikus ditzakezue:

Hostoak - Desazkundea (Iñaki Altolagirre Matxet)

Hostoak - Airean

Lezoko Olmo Cascallar (Gamora, Criminal ohia) musikariaren proiektu propioa da Hostoak. Gaur egun, beste hiru musikari ditu alboan: Ekaitz B. Azpeitia (ahotsa), Nikolas Yurramendi (baxua) eta Julen Lusar (bateria).

Musikalki, rock progresiboa eta alternatiboa jorratzen zuten lehen, eta orain bestelakoa da jorraturiko ildoa. Zortzi sokako gitarren afinazio baxuarekin, post metal, post hardcore, djent eta prog metal doinuen alde egin dute abesti berrietan.

 Orain arte, Estepako Otsoa iraupen luzeko lana eta Live in Iturriotz zuzenekoa kaleratu dituzte. 2025eko otsailean, berriz, Ostera bigarren diskoa argitaratuko dute. 

Hurrengo kontzertuak