Oreretako Iker Manterola (Hybrid Moon) musikariak bakarkako sormena sustatzen jarraitzen du. Oraingoan, Berrabiaraztea izenburu duen lan laburra sareratu du, eta muturreko metala du oinarri.
Aldiz, kontzeptuari buruz hau dio Manterolak: "Istorio distopiko bat da lanaren ardatza. Abesti bakoitzak pertsona ezberdin baten ikuspuntua kontatuko du irrati komunikazioen bidez. Berriro ere abestiak instrumentalak izan arren istorio bat kontatzen dute pertsonaia ezberdinen bidez".
Martxoan, Akelarrea lan labur gordina aurkeztu zuen, gustuko duen metal gordinaren erakusle. EP hau ere haren Bandcamp atarian entzun daiteke: