
Bilboko IsenRust taldea kontzertuak emateko prest dago. Bost metalzale zaharrek osatzen dute, eta metal herdoildua da jorratzen dutena.
Hain zuzen ere, hori da beraien izenak uztartzen duena. Isen hitza ingeles zaharrekoa da eta burdina litzateke itzulpena. Rust, berriz, herdoila da ingelesez.
Iazko urrian Perseverare diabolicum bost abestiko lan laburra sareratu zuten —plataforma digitaletan entzun daitezke—, eta pasa den martxoan Unholy water singlea estreinatu zuten.
IsenRust beste hainbat bandetan ibilitako bost musikari hauek osatzen dute: Charles Alexander Txarly (ahotsa), Igor Riffmaster (gitarra), Josu Trauma (baxua), Manu El Grande (gitarra) eta Raul Ra (bateria).
Abuztuaren 25ean, Bilboko Aste Nagusiko Mari Metal Jaian joko dute, Uribarri konpartsan