2025/05/09

Itinerum bigarren diskoarekin suspertuko da

Gipuzkoako Itinerum gothic metal laukoteak Resurgence izenburua jarri dio bigarren diskoari. Ekainaren 20an plazaratuko dute Demons Records zigiluaren babesarekin.

Aurreko lanaren formula errepikatu du grabazioari eta diseinuari dagokionez. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin, eta Manu Gimenezek (MG Media) egin du azala.

01. The nobodies
02. My serenity
03. Mother of Chaos
04. Till dawn do us apart
05. Inner war
06. Under rain
07. Symphony of Rage
08. Askja
09. Inequality

Bi kolaborazio ditu lan berriak. Batetik, Leire Tejadak abestu du Till dawn do us apart kantan, eta, bestetik, Unai Maestrek gauza bera egin du baina Inequality abestian.

Laukoteak adierazi du gothic metalean gehiago barneratu dira disko berriarekin, teklatuei eta ahots lirikoari garrantzia handiagoa emanez.

Lan berriko bi abesti dagoeneko entzun ditzakezue:

Itinerum - My serenity

Itinerum - Inequality

Lau musikari hauek osatzen dute Itinerum taldea: Anne (ahotsa), Fede (gitarra), Jorge (baxua) eta Ruben (bateria).

Hurrengo kontzertuak