2026/10/12

Izatefaltsua taldea 'Autosuntsipena' lanaren B aldea grabatzen ari da

Amurrioko Izatefaltsua metalcore bandak 2027. urte hasieran kaleratuko du Autosuntsipena lan kontzeptuala, bere osotasunean. 2024an A aldea digitalki plazaratu ondoren, B aldea grabatzeari ekin diote. Berriz ere, Gasteizko Silverstar Studios-etan dabiltza lanean Iker Bengoarekin.

Bigarren atalak ere lau abesti izango ditu, eta urtea bukatu aurretik estreinatu nahi dute horietako bat. B aldea prest izatean, bi lan laburrak elkartu eta lan osoa binilo formatuan argitaratuko dute.

Bitartean, lehen atalaren azala eta kanta zerrenda gogora ekarriko ditugu:

01. Autosuntsipena 
02. Heriotza
03. Borrokarako jaioa
04. Menpekotasuna

Era berean, Heriotza abestiaren bideoklipa ikus dezakezue segidan:

Izatefaltsua musikari hauek osatzen dute: Rubi (ahotsa), Koldo (gitarra), Beñat (gitarra), Jabi (baxua) eta Sagu (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak