Bilboko Kernhell hard rock/metal bandak aro berriko bigarren kanta aurkeztu du: Francopirado. Orain arteko gordinenetakoa da. Hau ere bideoklip batekin estreinatu dute.
Aurretik, beste abesti bat aurkeztu zuten: Eraldaketa.
Orozko Producciones estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dituzte abesti berriak. Pixkanaka aurkeztuko dituzte.
Gaur egungo taldea bost kide hauek osatzen dute: Alain (ahotsa), Alberto (gitarra), Ruben (gitarra), Galder (baxua) eta Sergio (bateria).