2026/10/02

Khymaira taldeak 'Los Sabios del Roble' diskoa argitaratu du

Donostiako Khymaira heavy metal bandak Los Sabios del Roble bigarren diskoa kaleratu du. "Lan luze eta gogorra izan da, gorabeherekin, joan-etorriekin, bidaiekin, lagunekin, kontzertuarekin, kamaradekin eta antolakuntza handiarekin", adierazi du laukoteak.

Bederatzi abesti ditu lanak, eta kolaborazio ugari: Pedro J. Monge (Vhäldemar), Yeray Hernandez (Valkyria), Sergio Jimenez, Juan Antonio Valderas eta Joe Hernandez (Reino de Hades), eta Richard de la Uz (Argion).

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, eta Joel Marco (JM Design) diseinatzailea arduratu da diseinuaz.

01. Obertura
02. Codex Gigas (berriz masterizatua)
03. La peste
04. Navas de sangre
05. El camino
06. Rumbo
07. Al oeste
08. Al adiós
09. Los Sabios del Roble

Osorik entzun dezakezue plataforma digitaletan, eta baita jarraian ere:

Khymaira lau musikari hauek osatzen dute: Borja Torres (ahotsa), Jon Lopez (gitarra), Mikel Lopez (baxua) eta Igotz Enrike (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak