2024/05/06

Knives bandak boskotea berrosatu du

Bizkaiko Knives death'n'roll taldeak bost kide ditu, berriz ere. Iazko abuztutik abeslari gabe egon ondoren, Ander gitarra jotzaileak hartu du ardura hori. Boskotea osatzeko Alain (Darkness By Oath, Bioterror) gitarrista fitxatu dute. Endika (gitarra), Asier (bateria) eta Gorka (baxua) dira gainerako hiru kideak.

Isilean lanean aritu direla adierazi dute, eta, iragan abenduan estudio batean aritu ziren kanta berriak grabatzen. 2021eko otsailean kaleratu zuten Collapse lan laburra, orain arteko azkena.

Iazko abuztuan iragarri zuten Peter abeslariaren agurra.

Hurrengo kontzertuak