
Bizkaiko Køan boskotea pixkanaka ari da jorratzen dituen doinuak erakusten. Oskola laugarren singlearekin, metal eta rock alternatiboaren alde egin dute. Zehazki, nu metal kutsuko kanta da.
Zestoako Gaztain estudioan grabatu dute Eñaut Gaztañagarekin, eta hainbat plataformetan entzungai jarri dute.
Aurretik, beste hiru abesti plazaratu dituzte: Fomo, Ez ginen bereziak eta Armak. Hauek ere, estudio berean grabatuta.
Køan banda beste hainbat proiektutan ibilitako musikariek. Besteak beste, Hellydays, Galbidean, Lex eta Zeinke. Bost musikari hauek osatzen dute: Lander Diego (ahotsa), Mikel Hernández (gitarra), Jokin Uriarte (gitarra), Dunixi Etxebeste (baxua) eta Mikel Muesas (bateria).