2024/11/19

Koba Live: lehen hiru taldeak iragarri dituzte

Abadiñoko Koba Live jaialdia 2025eko irailaren 20an egingo dute, laugarrenez, eta gaur kartela osatuko duten lehen hiru taldeak iragarri dituzte: 

Suicidal Angels (Grezia, thrash metal), Wolfheart (Finlandia, melodeath) eta The Ellectric Alley (Espainia, hard rock). 

Aurreneko iragarpenarekin batera, sarreraren prezioa igo egin dute. Orain, 40 euroan (gehi gastuak) eskura daiteke helbide honetan.

Berriz ere egun bakarrekoa izango da jaialdia, eta eskaintza askotarikoa izango da. Hirugarren edizioa ekinaren 21ean eta 22an egin zuten, eta izen handiko bandek parte hartu zuten: Dark Tranquillity, Metallium, Rise To Fall, Crisix, Skeletoon, Bloodred Hourglass, Darkembrace, Ad Eternum eta Alerta.

Hurrengo kontzertuak