Bizkaiko Konorte hardcore/metal bandak Erraietako itzalak bigarren diskoa argitaratu du, eta dagoeneko plataforma digitaletan entzun daiteke.
Hamar abestiko lana Silent Town estudioan grabatu dute, eta Xanpek nahastu eta masterizatu du Koba estudioan. Azala, berriz, Asier Martinez de la Pera artistak egin du.
01. Joan zaitez
02. Sombras
03. HC
04. Aldaketaren haizea
05. Heriotza
06. Bakezaleak
07. Acción
08. Duintasuna
09. Despierta
10. Denakill
Aurrerapen moduan, Bakezaleak kantaren hitzen bideoa aurkeztu zuten.
Durangoko eta Zornotzako bost musikarik osatzen dute Konorte taldea: Paul (ahotsa), Alain (gitarra), Iker (gitarra), Jokin (baxua) eta Gaizka (bateria).