2024/05/07

Korkut laukoteak prest du 'Panspermia' diskoa

Irungo Korkut post-metal bandak bihar, maiatzak 7, argitaratuko du Panspermia iraupen luzeko diskoa. Talde instrumental gisa kaleratuko duten lehen erreferentzia da. Sarrera bat eta zortzi kanta ditu.

Joseba Juanena taldekidearekin grabatu dute, eta Jorge Mariñelarena arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz. Diseinua, berriz, Xabi Alemanek egin du, eta logoa Malmö estudioak.

01. Panspermia
02 Svante vs Oparin
03. Tabby izarra
04. MCMIII
05. Caos & Nous
06. Vortex
07. Drake ekuazioa
08. Hobba
09. DGSAT

Panspermia teoriaren inguruko lan kontzeptuala da. Lurreko bizia espaziotik iritsitako organismoetatik abiatu zela dio teoria horrek.

Bihartik aurrera abesti guztiak entzun ahal izango dira plataforma digitaletan. Halere, bi dira azken hilabeteotan aurreratu dituztenak:

Korkut - Drake ekuazioa

Korkut - MCMIII

Hurrengo kontzertuak