
Oñatiko Latzen heavy metal taldeak Denboraren orbainak itzulera diskoaren bigarren singlea estreinatu du: Heroi direnak. Lan berriko tempo erdiko abestia da, pausatua eta letra sakona duena.
Jon Goikoetxeak zuzenduriko eta Bideolan ikus-entzunezkoen enpresak egindako letren bideoarekin aurkeztu dute:
Abenduaren 5ean argitaratuko dute haien ibilbideko hirugarren diskoa. Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoa soinu teknikariaren gidaritzapean. Azala eta diseinua, berriz, Nestor Urdanpilletak egin du.

01. Txori txarrak
02. Memento Mori
03. Eutsi!
04. Heroi direnak
05. Dogma
06. Denboraren orbainak
07. Arnasbideak
08. Txarriboda
09. Zauria
10. Zilarrezko kaiola
Memento Mori izan zen lehen singlea, 27 urte luzeren ondoren plazaraturikoa. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa. Hau ere, Jon Goikoetxeak zuzendurikoa eta Bideolan ikus-entzunezkoen enpresak egindakoa.
Laukotea berrituta itzuli ziren agertokietara iragan uztailean, hamazazpi urte luzeren ondoren. Hain zuzen ere, lau musikari hauek osatzen dute taldea: Aitor Uriarte (ahotsa eta gitarra), Yerko Ortiz (gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Gorka Lazkano (bateria).
Denboraren orbainak lan berria aurkezteko kontzertu bira iragarri dute, eta Euskal Herrian bost toki hauetan ariko dira, Kuartz bikotearekin batera: