2024/12/05

Leize beteranoek 40 koska igo dituzte

Zestoako Leize heavy rock taldeak 40 Peldaños (Maldito Records) lan berria argitaratu du. Izenburuak iradokitzen duen moduan, 40. urteurrena ospatzeko disko berezia da.

Zarauzko Noisestudioan grabatu dute, eta zortzi abesti ditu. Erdiak birgrabatu dituzten beraien ibilbideko ereserkiak dira (La rueda, Caminando, Voy buscándote eta Al límite). Aldiz, hiru dira berriak (Más de lo que ves, Nora noa eta Paso de largo), eta beste bat poema ezagun baten moldaketa (Gure bazterrak).

Aipatzekoa da bi euskarazkoak direla, laukote beteranoa euskaraz kantatzen hasi zelako. Halere, gutxira, gaztelaniara pasatu ziren.

Leize - Nora noa

Leize - Gure bazterrak

Gaur egun, Leize banda lau musikari hauek osatzen dute: Felix Lasa (ahotsa eta gitarra), Mikel Lazkano (gitarra), Antonio Rodriguez (baxua) eta Ibon Sagarna (bateria).

Hurrengo kontzertuak