2024/09/28

Lotish, Angel Lumbrerasen proiektu pertsonala

Oñatiko Angel Lumbreras musikariak Lotish heavy metal proiektua aurkeztu du. Bakarlari gisa bigarren urrats bat egitea erabaki du, Lotis izengoitiarekin lan bat kaleratu ondoren, 2011n. Oraingoan, ordea, Lagash "bere bizitzako" taldearen omenez, h hizkia gehitu dio proiektu pertsonalari.

Pedro J. Monge musikari eta ekoizlearen esaldi batek dena eraldatu zuela aitortu digu Lumbrerasek. "Proiektu interesgarria iruditzen zait", adierazi zion bizkaitarrak, eta aurrera egitea erabaki zuen. "Zaborrontzira bota nituen abesti batzuk berreskuratu, eta berrabiltzera bultzatu ninduen", gaineratu du. Hori gutxi balitz, Raul Serranok (Vhäldemar) bat egin zuen proiektuarekin, eta kantak berak abestuko zituela esan zion. "Hitzik gabe geratu nintzen". 

Horrela, Hora espejo lehendabiziko diskoa grabatzeari ekin zion Asuako Chromaticity Studios-etan. Lagin moduan, Ya no queda nada lehen singlearen letren bideoa sareratu du:

Hurrengo kontzertuak