Iruñeko MDO (Minutos de odio) groove metal bandak urteetako isilunea kolpetik hautsi du Mundo gris hirugarren lanarekin. Duela lau bat urte berrosatu zuten taldea, eta abesti berriak konposatzen hasi ziren.
Iraupen luzeko bigarren diskoa Alberto Porresekin grabatu dute haren K estudioetan. Aldiz, Carlos Santosek nahastu du Galiziako Sadman estudioan, eta Brad Boatright arduratu da masterizazioaz Audiosiege estudioan.
Azaleko ilustrazioa Antonio Bravok egin du, eta jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:
01. Juicio final
02. No lloraré
03. Eutanasia
04. Mundo gris
05. Engaño
06. Futuro incierto
07. Sombras de hormigón
08. Bucle
09. Traidor (Bonus track)
Gaur egun bost musikari hauek osatzen dute taldea: Diego (ahotsa), Jokin (ahotsa), Martin (baxua), Gorka (gitarra) eta Javi (bateria). Mundo gris diskoaren aurretik, beste bi erreferentzia dituzte: Minutos de odio (2001) maketa eta Pesadillas (2005) diskoa.