Gasteizko Mehatxu bandak Lurra jo arte lehendabiziko diskoa aurkeztu du. Denbora pasatu da grabatu zutenetik argitaratu duten arte, baina bitarte horretan egonkortu dute hirukoa.
Zortzi abestiko lana, 2023ko azaroan grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan Eguzki Azkaraterekin. Azala eta kanta zerrenda jarraian topatuko dituzue:
01. Sakonki
02. Lurra jo arte
03. Desertuan bizi gara
04. Grisez
05. Bidelapurraren legea
06. Gerra
07. Mugak
08. Bala bat / Outro
Metala da jorratzen duten musikaren oinarria. Haien hitzetan, punk rockaren melodia argitsuenak eta black metalaren riff ilunenak uztartzen dituzte. Lana plataforma digitaletan entzungai jarri dute, eta jorratzen dituzten doinuen adibide egokia da Lurra jo arte kanta, diskoaren izenburu bera duena.
Hiru musikari hauek osatzen dute banda: Aitzol Ayucar (gitarra, koroak eta ahotsa), Ander Olague (baxua eta ahotsa) eta Pablo Urrutia (bateria).