Gipuzkoako Mise en Abyme prog metal taldeak lan berriaren lehendabiziko singlea estreinatu du: Fairy Tale. Hirukoa berritu osteko lehen emaitza da.
Bergarako ESnSE estudioan grabatu dituzte bateriak, eta beraien kabuz gitarrak eta baxua. Zehazki, Alex Davies laguna arduratu da baxua grabatzeaz. Nahasketak eta masterizazioa, berriz, Lars André Gussias norvegiarrak egin ditu. Bestalde, lan berriaren diseinuaz Mikel Cardo arduratu da.
Mise en Abyme banda hiru musikari hauek osatzen dute: Aitor Suarez (gitarra), Ander Cenitagoya (bateria) eta Andoni Sodupe (gitarra).