2026/10/19

Muküru sortu dute Hopelessness bandaren errautsetatik

Gipuzkoako Muküru prog/alt metal taldeak hartu du Hopelessness izan zenak utzitako lekua. Hain zuzen ere, Mukuru azken lanari zor diote banda berriaren izena.

Patxi Valor, Txemi Ormazabal eta Aitor Diaz de Espada musikariek aurrera jarraitzea erabaki zuten, Ion Santosek eta Igor Sanchezek uztea erabaki ondoren.

Entsegu lokalean konposatzen jarraitu zuten, eta abesti berriei ahotsa jartzeko abeslari baten bila hasi ziren. Azkenik, Pello Arribasekin (Segabathor, Vostok 108, Izei) osatu zuten laukotea.

Bat izeneko estreinako lan laburra egun gutxi barru sareratuko dute. Lau abesti izango ditu, eta azala jarraian ikus dezakezue:

Alberto Cuñadoren argazki bat da diseinuaren oinarria, eta Arribas arduratu da egokitzapenaz. Ikus daitekeen zuhaitzak harreman zuzena du Hopelessness taldearen Mukuru azken lanarekin. 

Grabazioari dagokionez, Txopiki Enea estudioetan grabatu zituzten ahotsa, gitarrak eta baxua. Aldiz, Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zuten bateria, eta leku berean nahastu eta masterizatu dute Tristan Iñiguezekin.

Laukotea, beraz, musikari hauek osatzen dute: Pello Arribas (ahotsa), Patxi Valor (gitarra), Aitor Diaz de Espada (baxua) eta Txemi Ormazabal (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak