Euskal Herriko heavy metal taldeetan ohikoak dira joan-etorriak. Atal honetan, musikari bila dabiltzan bandak topatuko dituzue.

· ZURBELTZ (Donostia, groove metal)

Bateria jotzaile gabe geratu dira, eta laukotea osatzeko behar dute. Donostialdekoa izatea gustatuko litzaieke. Harremanetan jartzeko beraien Instagram kontua erabili behar da. 

· STOLEN SOUL (Bilbo, metal)

Abeslari bila dabiltza, eta bete beharreko baldintzak ere iragarri dituzte: konpromisoa, talde lanean aritzeko gogoa eta letrak idazteko gaitasuna. Harremanetan jartzeko, Instagram kontura edo taldearen posta elektronikora mezu bat bidali behar da: officialstolensoul@gmail.com.

· BLOODY BROTHERHOOD (Gipuzkoa, death metal)

Bateria jotzaile bila dabiltza, hirukoa berriz ere osatu ahal izateko. Harremanetan jartzeko, taldearen posta elektronikora idatzi behar da: BBdeathmetal@hotmail.com.

· PATXI LUQUE (Soraluze, heavy metal/hard rock)

Zuzenekoetarako banda osatu nahi du musikari gipuzkoarrak. Horretarako, gitarra erritmikoa eta baxu jotzailea behar ditu. Harremanetan jartzeko bi aukera eman ditu: 655 70 35 85 / patxi.luque@gmail.com.

· CAVAN (Gasteiz, metalcore)

Abeslari bila dabiltza, eta harremanetan jartzeko taldearen posta elektronikoa erabili behar da: cavanmetal@gmail.com.

· ALL THIS CHAOS (Asua, metal)

Abeslari bila dabiltza, ahotsa urratzeko eta era melodikoan kantatzeko gai dena. Harremanetan jartzeko bi telefono jarri dituzte eskura: 659 32 88 84 / 636 20 18 62.

· CRAZY WORLD (Bilbo, hard rock)

Bateria eta teklatu jotzaile bila dabiltza. Ordezkoak topatzeko telefono bat eta posta elektroniko bat erraztu dituzte: 615 70 30 32 / crazyworldband@gmail.com.

Hurrengo kontzertuak