
Amurrioko Nakkiga black metal bandak abesti baten moldaketa egin du XXV Invernos na Fraga Sombría: Tributo a Xerión bildumarako. Hain zuzen ere, Galiziako Xerión black metal talde aitzindariaren omenezko diskoan parte hartu dute. 25 urteko ibilbidea osatu dute muturreko metala galegoz abesten.
O Último Sono do Druida abestia da aukeratu dutena, omenduen lehen maketakoa. Jarraian entzun dezakezue:
Guztira, hamalau bandak parte hartu dute bilduman, eta gehienak galiziarrak dira: Mileth, Fata Inferna, Mortos na Claridade, Corteza Inhumana, Hoste Antiga, Dioivo, Sicixia, Meigallo, M.U.G.R.E., Outubro eta Musgo 981. Dena dela, Xerión taldearekin harremana duten beste hiruk ere parte hartu dute. Nakkiga euskaldunekin batera, Paranoid Existence brasildarrek eta Kolac serbiarrek bertsio bat grabatu dute. Bilduma osorik helbide honetan entzun dezakezue.
Bestalde, gogoratu behar da arabarrek 2005eko Ipar basoetan / Na Fraga do Norte lana konpartitu zutela Xerión galiziarrekin eta Omendark bizkaitarrekin.