2026/09/24

Ni Hil bandak 'Hiru gurdi' abestia aurreratu du

Gasteizko Ni Hil post metal taldeak azaroaren 6an kaleratuko du Orba estreinako diskoa. Beraien kabuz grabatu eta nahastu dute, eta Xanpe arduratu da lanaren masterizazioaz.

Hiru gurdi izeneko pieza luzea da aurreratu dutena, Miren Narbaiza (MICE) abeslariaren kolaborazioarekin. Eider Iturriaga bandako abeslariak egindako bideokliparekin estreinatu dute.

Azala, berriz, Cosmic Tentacles diseinatzaileak egin du. 

Besteak beste, Ikarass, Bones Of Minerva, Santo Rostro eta Voul bandekin aritu da zuzenean. Aldiz, eragin gisa Amenra eta Cult Of Luna aipa daitezke.

Ni Hil banda bost musikari hauek osatzen dute: Eider (ahotsa), Aitzol (gitarra eta ahotsa), Jenko (gitarra), Rulo (baxua) eta Andoni (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak