2025/09/20

Nox Larvae bandak lan berriko bigarren singlea nabarmendu du

Bilboko Nox Larvae groove metal taldeak Eons bigarren diskoaren single berria estreinatu du. Uztailetik plataforma digitaletan dagoen arren, orain aurkeztu dute The Vanished One abesti berria.

Bilbora bizitzera etorritako Juan Cruz Sarlinga (Estampida ohia) musikari argentinarraren abentura berria da. Lagun zaharrak ditu alboan; Franco Sarlinga anaia eta gitarrista, eta Lucas Valenzuela abeslaria. Biak Estampida ohiak dira ere.

Lan berria Sarlingak berak grabatu, nahastu eta masterizatu du Bilboko Blue Cave Studios-etan. Lehen singlea My Final Act izan zen, eta jarraian entzun dezakezue.

Hurrengo kontzertuak