2026/11/06

Nukore bandak kateak hautsi ditu

Gasteizko Nukore metal/hardcore taldeak hiruko bihurtuta aurkeztu du Break the chains abestia, Any given day zazpigarren diskoaren aurrerapena. Datorren urteko otsailaren 19an argitaratuko dute.

Aro berri bat abiatu dute. Izan ere, Asier Martinez-Olaskoaga gitarristak eta jatorrizko kide bakarrak ahotsaren ardura ere hartu du, Aitor Asso abeslariak arrazoi pertsonalengatik uztea erabaki ondoren.

Olaskoagak Alvaro Foronda baxu jotzailearekin (When Evil Comes, Childrain ohia) —aurreko diskoa kaleratu aurretik bat egin zuen bandarekin— eta Andrew Garcia bateria jotzailearekin egingo du aurrera —Rafa Battagliaren lekua hartuta—. 

Forondak berak zuzendu du single berriaren zuri-beltzeko bideoklipa.

Zortzi abestiko lana Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin. Azala, berriz, Julia Art artistak egin du, eta jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera.

01. The American Nightmare
02. Eat the rich
03. No other land
04. Break the chains
05. The sun of tomorrow
06. Speed up the pace
07. Fight
08. Always rigth

Podcasta

Hurrengo kontzertuak