
Bilboko Odem taldeak direna islatu nahi izan du O.D.E.M. kantarekin. Metal moderno, alternatibo eta indartsuaren bidea da jorratu nahi dutena.
Aurretik, The 20 estreinako kanta aurkeztu zuten bideoklip berezi batekin.
Lau musikari hauek osatzen dute Odem: Josu Basarrate (ahotsa eta baxua), Unai Jimenez (gitarra), Hector Medel (gitarra) eta Luken Irazabal (bateria).