2024/09/12

Orion Child teklatu jotzaile gabe geratuko da

Durangoko Orion Child power metal taldeak aldaketa baten berri eman du. Jon Koldo Tera teklatu jotzaileak banda utziko du, 12 urteren ondoren. Urriaren 5ean emango du azken kontzertua, Durangoko Plateruenan. 

Taldeak adierazpen bat plazaratu du sare sozialetan: 

"Zoritxarrez, Jonkolek ez du Orion Child taldean jarraituko arrazoi pertsonalak direla medio. Hala ere, erabaki du hau zela gure bideak bereizteko unea, musikalki noski, gauza guztien gainetik lagun handiak garelako eta lagun izaten jarraituko dugulako. Horregatik, tristura handiz, onena opa diogu, musikari gisa Incursed eta Vhäldemar taldeekin, eta baita alor pertsonalean ere. Urte asko izan dira elkarrekin, 2012tik taldeko kide gisa eta askoz lehenago lagun gisa. Bizi izan ditugun une handi horiek guztiak, pasadizoak, bidaiak, grabazioak, jaiak, kontzertuak, asko gozatu ditugu, eta horregatik urriaren 5ean behar bezala agurtu nahi dugu. Zorte on JK!".

Jon Koldo Terak ere adierazpen bat konpartitu du sareetan: 

"Urrun geratzen da Iruñeko Infernu tabernako 2012ko lehen kontzertu hura, Roland Juno-D bat erabiliz. Batxilergoa ikasten ari nintzela erosi nuen, asteburuetan lan eginez irabazitako diruarekin. Gauzak asko aldatu dira ordutik, eta pauso bat alde batera emateko unea da. Azken urteotan ezin izan dute taldearen %100 aritu, eta horrela ibiltzeko, ez naiz gai behar bezala gozatzeko. Jones, Victor, Santi, Mingo, Rafi, Txuni, Estankona eta Jandrori eskerrak ematea besterik ez da geratzen, etapa honetan hain une onak pasarazteagatik, ezinezkoa izango baita ahaztea. Lagunak izanda, une asko partekatzen jarraituko dugu, baina ziur nago hasieran arraroa egingo zaidala taula gainean ikustea. eta, aldi berean, gogo bizia dut nolakoa izango den jakiteko. Up the Orions!".

Bizkaitarrek maiatzaren 17an argitaratu zuten Aesthesis (Art Gates Records) laugarren diskoa. When the Tide Arises abestiaren bideoklipa jarraian ikus dezakezue.

Hurrengo kontzertuak