2026/08/20

Ossyris taldeak ahotsa eguneratu du

Barakaldoko Ossyris heavy metal bandak ¿Dónde está la luz? abestiaren bideokliparekin aurkeztu du Alvaro Jimenez kantariaren ahotsa.

Iazko apirilean iragarri zuten abeslari aldaketa, eta orduan berrosatu zuten boskotea. Jarraian ikus eta entzun dezakezue bideoa:

Hain zuzen ere, 2021eko Destino escrito hirugarren eta azken diskoko kanta bat berreskuratu eta egokitu dute.

Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute taldea: Alvaro Jimenez (ahotsa), Mikel de las Heras (gitarra), Iker Galante (gitarra), Jonathan Gonzalez (baxua) eta Javier Marquez (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak