2026/09/23

Oxida taldeak 'Absolucion' lehen diskoaren xehetasunak erakutsi ditu

Gipuzkoako Oxida death'n'roll bandak urriaren 8an sareratuko du Absolución estreinako diskoa. Fisikoki, berriz, urriaren eta azaroaren artean kaleratuko dute binilo formatuan, lau zigiluren elkarlanaren bidez: Ruido y Pasión, Hecatombe, Muerte Matar eta Lvcifer.

Hamaika abestikoa izango da. Musika tresna guztiak Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zituzten Tristan Iñiguezen aginduetara. Ahotsak, berriz, Ebola Room estuidoan, Igor Sanchezekin. Azkenik, nahasketa eta masterizazioa Jose Fernando Tercerok egin ditu (JFT Producciones). Diseinuari dagokionez, Robert H arduratu da azalaz.

01. Odio
02. Discordia
03. Vacío
04. Rojo
05. Oculto
06. Sombra
07. Exhalación
08. Ocaso
09. Irreflexivo
10. Declive
11. Espiral

Bi dira aurreratu dituzten kantak:

Oxida - Espiral (hitzen bideoa)

Oxida - Ocaso (bideoklipa)

Podcasta

Hurrengo kontzertuak