2026/02/19

Oxido beteranoek lan labur bikoitza grabatu dute

Iruñeko Oxido heavy metal banda estudiora bueltatu zen urtarrilean. Estudios K aukeratu zuten laugarren diskoa Alberto Porresekin grabatzeko. Ordea, bi lan labur izango direla iragarri dute.

Horrekin batera, Artificial lehen singlea sareratu dute. Beteranoak izanik ere, adimen artifiziala erabiltzea erabaki dute.

Oxido banda Nafarroako rock eta heavy metal eszenan trebaturiko musikariek sortu zuten 2012an. Ordutik, hiru disko argitaratu dituzte: Diez Balas (Autoekoiztua, 2014), Soñarás (Leyenda Records, 2019) eta Soy la tormenta (Leyenda Records, 2021). Baita ere, azken lan horren I'm the Storm ingelesezko bertsioa (Autoekoizpena, 2024). 

Bost musikari hauek osatzen dute taldea: Iñigo de Miguel ahotsa, Xabi Baron gitarrista (Dragon Lord ohia), Feli Jimenez gitarrista (Gandalf ohia), Fermin Lanzas baxua (Gandalf ohia) eta Juanma Caballero bateria.

Hurrengo kontzertuak